COLISÉE MIÑANO ERRESIDENTZIA (GASTEIZ)
ELAk eta CCOOk bi lanuzte deitu dituzte eta greba eguna ekainaren 24an
ELAk eta CCOOk 2 lanuzte (ekainaren 17an eta 20an) eta greba egun bat (ekainaren 24an) deitu dituzte Gastezko Colisée Miñano erresidentzian. Zehazki, ekainaren 17an, 17:00etatik 19:00etara egingo da lanuztea; ekainaren 20an, berriz, goizeko txandan egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Gainera, ekainaren 24a greba eguna izango da. Langileei erresidentzien eta etxebizitza komunitarioen estatuko hitzarmena aplikatzen zaie, eta horrek, besteak beste, honako ondorioak ditu: Lanbide arteko gutxieneko Solata ozta-ozta gainditzen duten soldatak; lanaldi luzeegiak; arazoak lana eta bizitza bateratzeko; eta prebentziorik eza lan osasunean. Egoiliarren kuota, ordea, % 6 eta 10 artean igo da.
Otsailean eta martxoan 6 orduko lanuzteak egin zituzten, beraz, guztira, langileek 18 orduko lanuzteak egingo dituzte. Ekainaren 17, 20 eta 24an grebalariek elkarretaratzeak egingo dituzte enpresaren aurrean, Miñao Mayor herrian.