OKINDEGIEN HITZARMEN PROBINTZIALA (ARABA)
ELAk ez du hitzarmena sinatu, erosteko ahalmena galtzea dakarrelako eta ez dakarrelako benetako hobekuntzarik

Abenduaren 16an, patronalak eta CCOOk Arabako Okindegien Hitzarmen Probintziala sinatu zuten. Akordioak 10 urteko indarraldia du, eta erosteko ahalmena galtzea dakar: soldata-igoerak KPIa baino txikiagoak izango dira. Gainera, adostutako lanaldi-murrizketa oso txikia da, hutsala.
ELAk salatu du inoiz ez dela baloratu ELAk eta ESK-k elkarrekin egindako proposamena. Proposamen horrek hobekuntzak zekartzan alde batera utzi diren hainbat alderditan: KPIaren araberako igoerak, osagarria bajetan, antzinatasuna, gaueko lana, erretiro aurreratua...
ELAk ez du ulertzen CCOOk milioi askoko irabaziak dituen patronalaren inposizioei men egitea. Sektoreko langileek ez dute merezi gutxieneko mobilizazio bati uko egiten dioten eta patronalaren zerbitzura dagoen sindikaturik. Horregatik, ELAk okindegien sektoreko langileak animatu nahi ditu lantokietan akordioak sinatzera, sektoreko hitzarmen honen baldintzak hobetzeko.