ELAk ez du onartzen CCOO eta UGT-k Alestisen sinaturiko aurreakordio eta ondorengo EREa

Aurreakordioan kaleratuen zenbakia murrizten da, baina tranpa eginez, hau da, lehenagotik emango zen internalizazio bat eginez. Ez dago, beraz, kaleratze murrizketarik.
57 urtetik aurrera aurrejubilazioak daude (errelebo kontraturik gabe) eta, gainera, oso baldintza eskasetan jubilazioak asko murriztuz eta langile limite bat jarri. Hori guztia, berriz ere lanpostuen suntsiketa da.
Sustatutako bajak ere proposatzen dituzte, txantaia bat mahai gainean jarriz: hau onartu orain edo ondoren ERE bat egingo dugu, era batera edo bestera enplegua suntsituz. Dilema faltsu batean aurrean gaude, alternatiba EREari muzin egin eta borrokatzea da.
Gainera, soldata izozketa eta beste hainbat neurri sartzen dituzte aurreakordio horretan, eta hori negoziazio kolektiboaren aurkako eraso bat da, gure Hitzarmenean diskutitu beharrekoa, hemen lan egin hemen negoziatu. Hori guztia, era berean gure asanblean ezezko borobila eman ondoren (105 ez, 16 bai eta 3 abstentzio), eta hala ere, ERE estatala denez aurreakordioa inposatu egiten digute.
Kontutan izan behar dugu era berean, 440 kaleratzeko EREaren arrazoi produktiboak onartzean datzala aurreakordioak eta, hortaz, gure lan zentroaren desmantelamendua. Enpresa berearekin ateratzen da, negoziazioak atzeratzen ditu eta gehiengo sindikalak (CCOO eta UGT-k) kaleratzeen lana egiten die.