ELAk FormelDko plantillak bizi duen prekarietatea salatu du

2019/03/05
ELA-k FormelDko plantillak bizi duen egoera salatu nahi du; gaur egun Arabako industrian dagoen prekarietatearen eredurik garbi eta gordinetako bat da.

Denbora daramate, ia guztiz emakumez osaturiko enpresa honetako langileek euren egoera txarra iraultzen saiatzen negoziazio kolektiboaren bitartez. Hala ere, gaur, enpresak Lan Harremanen Kontseiluan egindako azken kontziliazio bileraren ondoren argi utzi du ez duelako inongo asmorik langileek pairatzen dituzten lan baldintza ezin okerragoak hobetzeko ezer egiteko.

Enpresa honek sortzen duen egoera bereziki larria da Arabako Industriako testuinguruan; bertan aurrera eramaten den eguneroko lanarekin inongo zeirusirik ez duen eta urtean 1800 ordutako lanaldia duen estatuko hitzarmen bat aplikatzeaz gain langileek egutegirik gabe lan egin behar dute eta, kasu batzuetan urteko 13.000 euroko soldata batengatik. Horrez gain kontratuen iruzurra edota ETTko gehiegizko erabilera ere pairatu behar izaten dute.

ELAk argi utzi nahi du dauzkan bailabide sindikal zein juridiko guztiak FormelDko langileen esku utziko dituela, estatalizazioa eta lan erreformaren baldintzarik latzenak Arabako Industriatik kanporatzeko, ziur gaude prekarietatearen aurkako borroka honetan langileek azkar irabaziko dutela euren duintasuna benetako hitzarmen kolektibo bat lortuz.