urriak 12

ELAk arrazakeriaren eta faxismoaren aurka egingo du

2025/10/10
ELAk arrazakeriaren eta faxismoaren aurka egingo du
Urriaren 12aren atarian, ELAk aldarrikatu du "ez dagoela ezer ospatzeko, dena aldarrikatzeko baizik, besteak beste, Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea izatea, eta erreparazioa bermatuko duen memoria historikoa".

Horren adibide da, egun horretan bertan, Gasteizko Probintzia Plazan, Euskal Herriko komunitate migratzaileari gorrotoa adierazteko kontzentrazio bat dagoela deituta.

Horren aurrean, ELAk, Gasteizko beste eragile sozialekin batera, beste elkarretaratze batean parte hartuko du Gasteizko Arka plazan, 12:00etan, adierazpen arrazista eta faxistak gaitzesteko.