ELAk Gasteizko kale garbitzaileen hauteskundeak irabazi ditu

2023/01/17
Gasteizko Hiri Zerbitzuak ABEEan egindako hauteskunde sindikaletan, ELAk jaso ditu boto gehien, eta 169 botorekin, 7 ordezkari lortu ditu, 2019ko hauteskundeetan baino bat gehiago.

Emaitza horrek berretsi egiten du azken 4 urteetan atal sindikalaren lan ildoa, enpresaren kudeaketa salatzen. Atal sindikalak langileen babesa eskertu nahi du, eta berretsi egiten du orain arteko bidea.