Mecanizado de Cremalleras de Dirección (Gasteiz)

ELAk greba mugagabea deitu du bosgarren txandaren negoziazioagatik, ekainaren 13tik aurrera

2024/06/11
ELAk greba mugagabea deitu du Mecanizado de Cremalleras de Dirección enpresan (Gasteiz), ekainaren 13tik aurrera. Ibilgailuen osagaiak fabrikatzen dituen eta Sidenor taldekoa den enpresa horretako langileek greba mugagabea deitzea erabaki dute, bosgarren txandako negoziazioak desblokeatzea eskatzeko.

ELAk 45 langile ordezkatzen ditu. 2024ko maiatzean hasi ziren txanda erregimen berrirako negoziazioak. Hala ere, negoziazioak blokeatu egin dira, enpresa ez dagoelako negoziatzeko prest.

Plantillaren eskaera bakarra zera da: konpentsazio ekonomikoa eta atseden konpentsazioa, bosgarren txanda ezarri ondoren.