Sibuya jatetxea (Gasteiz)
ELAk hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa lortu du

ELAk Gasteizko Sibuya jatetxean lortutako akordioari esker, langileek % 3,6ko igoera izango dute oinarrizko soldataren gainean, eta % 4koa gainerako kontzeptuen gainean. Hitzarmen kolektiboa 2019tik aurrera metatutako KPIarekin eguneratutako soldata tauletatik abiatzen zen (% 15,3). Orain, gainera, plus berriak jasoko ditu, hala nola erantzukizun plusa eta dieta plusa. Era berean, hitzarmenak zenbait baimen eta lizentzia hobetuko ditu Espainiako Estatutik kanpora joan behar duten langileentzat. Garrantzia handiko lorpena dela uste du ELAk, plantilla arrazializatua delako.
2024ko apirilaren 5ean eta 6an, jatetxeak itxi egin behar izan zuen; izan ere, plantillako 15 pertsonetatik 14k greba egin zuten, lan baldintzak hobetzeko eta aparteko orduen abusua saihesteko. Ondoren, urtarrilean, hitzarmen kolektibo berri baterako negoziazioa hasi zen eta orain bukatu da, akordio on batekin.