GURUTZE GORRIA (ARABA)
ELAk hitzarmena sinatu du, %25 eta %30 arteko soldata igoerekin

Ekainaren 12an Arabako Gurutze Gorriko langileen lan baldintzak arautuko dituen hitzarmena sinatu dute enpresak eta langile batzordeak. ELAk 9 delegatu ditu. 2021etik berritu gabe zegoen 120 langileri eragiten dion enpresa hitzarmena, eta azken urte guzti hauetan, enpresak ez du komitearen aldarrikapena onartu: Arabako Esku hartze Sozialeko Hitzarmenera ekiparazioa. Akordioarekin, aldarrikapen nagusi hori bermatzen da.
ELAk positiboki baloratzen du akordioa. Azken urtean egindako kontzentrazio, asanblada eta epaitegietako salaketek baldintzatu eta bultzatu dute hitzarmena. Gainera, Arabako Gurutze Gorriak gehien behar duen langileekin eta herritarrekin egiten du lana: errefuxiatuei harrera egiten die, formakuntza eta lan orientazioaren bitartez langileak gizarteratu eta lan munduratu, edo eta gazteentzako ekintzak antolatu. Oinarrizkoak diren lanak egiteko, lan baldintza duinak behar dira.
Sinatu den Hitzarmenaren ildo nagusiak ondorengoak dira:
Iraunaldia |
3 urte. 2022-2024. Ultraaktibitate mugagabea.
|
Soldatak |
%25 eta %30 bitarteko soldata igoera. 5.000 eta 7.000 euroko igoera urtean. KPIaren gaineko igoerak 3 urtetan. 2024ko azken hiruhilekoan, Arabako esku-hartze sozialeko hitzarmenean aplikaturiko igoera ere aplikatuko da. Adibidez. 2. taldeko langile bat (langileen gehiengoa): Gaur egun: 24.051,39€ Hitzarmenarekin: 31.417,27€ + 7.365,88 € (+%30,83) (2024ko azken hiruhileko erregularizazioa kontutan hartu gabe.)
|
Atzerapenak |
2022 eta 2023an sinatu arteko atzerapen guztiak. %65, hitzarmena publikatzerakoan. Beste %35, 2023ko azken hiruhilekoan.
|
Lanaldia |
2023an, 32 lanorduko murrizketa. 2024an, beste 37 lanorduko murrizketa Guztira 69 lanordu gutxiago. Urtean 1674 lanordutik, 1605 ordura. Sektoreko hitzarmena baino 3 gutxiago.
|
Berdintasun plana |
Arabako lan zentroan berdintasun plana izango da. Eta berau negoziatu eta jarraipena egiteko batzorde bat eratuko da.
|
Beste klausulak. |
Behin- behineko kontratazioari mugak jartzen zaizkio Aldizkako kontratu finkoei muga batzuk jartzen zaizkio. |