KOMUNIKABIDEAK

ELAk ordezkari guztiak lortu ditu Diario de Noticias de Álava egunkarian

2024/01/15
Urtarrilaren 15ean Diario de Noticias de Álavan egindako hauteskundeetan, ELAk jokoan zeuden hiru ordezkariak lortu ditu.

Guztira 37 langile daude, eta 2013tik soldata izoztuta daukate, 11 urtez geroztik KPIarekin eguneratu gabe. Enpresa batzordea 2018tik berritu gabe zegoen.

Duela hamar urte lortutako emaitzekin alderatuta, LABeko ordezkari batek eta bi independentek osatu zutenean, Araban oihartzun handiena izan duen komunikabideetako batean batzordearen osaera erabat aldatu da, ELAk hiru ordezkariak lortu baititu (28 botoekin).