Hazaldi adingabeen zentroa
Arabako Foru Aldundia eraikina birgaitzera mugatu da, langileen lan baldintzak alde batera utzita

Arabako Foru Aldundiak, Gorka Urtaran Gizarte Politiketako diputatua buru zela, Hazaldi adingabeentzako harrera zentroa (Gasteiz) inauguratu zuen, birgaitu ondoren. ELAk "propagandatzat" jo du ekitaldia; izan ere, eraikinaren itxurari erreparatu zioten, baina zentroko langileek dituzten arazoak alde batera utzi zituzten. Besteak beste, 2017az geroztik ez dira langileen kontratuen ehunekoak eguneratu, enpresa batzordeak hainbat bileratan eskatu duen arren. Sindikatuak salatu du kontratu partzialak direla nagusi eta horrek prekaritatea sortzen duela enpresan, baina aldundiak beste alde batera begiratzen duela. Era berean, urteko lanaldia jaitsi den arren, lanaldiaren ehunekoak ez dira aldatu, eta horrek eragotzi egiten du kalitatezko zerbitzua ematea une askotan.
Gainera, zentroa zaharberritu ondoren, oraindik ez dira egin Autobabeserako Plabak ezartzen dituen berrikuspenak, eraikina segurua dela bermatzeko, adibidez, sute bat gertatuko balitz.
Gainera, ekitaldi instituzionalean argazkiak argitaratu ziren eta zentroko erabiltzaileen izenak ere argitaratu ziren, intimitaterako eskubidea urratuz.
Horregatik guztiagatik, enpresa batzordeak berriro eskatu dio Arabako Foru Aldundiari esku har dezala plantillaren lan baldintzak hobetzeko. "Bada garaia zerbitzu publikoen funtzionamendu egokiari itxurari baino garrantzi handiagoa emateko", azpimarratu du ELAk.