ELAk salatu egin du Tubacexen enplegua defenditzen dutenen aurka Ertzaintzak agertu duen jokabidea

Ertzaintzak gogoan gauza bakarra du, Tubacexeko zuzendaritzaren interesak zeintzea; ez da inola ere saiatu greba lanpostua kendu nahi dietela salatzen dutenen greba edo manifestazio eskubidea bermatzen. Esaterako, ez dira ikertzen enpresako zuzendaritzaren hertsapen saioak, banaka ari baita grebalariak deitzen oinarrizko eskubideari uko egin diezaioten. Tubacexeko lantaldeak bi aldetatik pairatzen du bortizkeria: batetik enpresarena, kaleratzeekin, eta bestetik Ertzaintzarena. Sailetik agindu politiko bat eman zaio, enpleguaren alde ari direnei eskarmentua ematea. Egoera honek biziki haserretzen gaitu, eta Ertzaintza aldendu egiten du zerbitzatu behar dituen herritarrengandik.
ELAk Erkoreka sailburuari galdegin dio lan gatazka honetan duen jokabidea erabat alda dezala. Halaber, entzun dezala behingoz sindikatu honek sarri egin dion eskaria, ertzainen prestakuntzan oinarrizko eskubideen inguruko gaiak sar daitezen, esaterako greba eskubidea; izan ere, Segurtasun sailak ukatu egin ditu eskari horiek behin eta berriz.
Eskariok aintzat hartzen ez baditu sailburuak agerian utziko du ez dela gauza herri honek behar duen polizia zuzentzeko, bere herriaren eta jendearen zerbitzura dagoen polizia.