CEVA LOGISTIC (GASTEIZ)

Elkarretaratzea Mercedes Benzen aurrean, hitzarmena berritu dadin eskatzeko

2024/05/16
CEVA Logisticseko langileek elkarretaratzea egin dute enpresak hitzarmenaren negoziazioan duen jarrerarekin ados ez daudela adierazteko. Bertan, azpikontratatutako gainerako enpresetako lankideek eta Mercedes Benzekoek ere parte hartu dute.

Gasteizko enpresak 270 langile ditu, eta Mercedese honitzailea da. Hitzarmena negoziatzeko zazpi bilera egin dituzten arren, enpresak aldarrikapen gehienak baztertu ditu.

Kontzentrazio horrekin, batzordeak adostutako mobilizazio-zikloari hasiera eman zaio (5 ELA, 3 UGT, 2 EKINTZA, 1 LAB, 1 CCOO, 1 independentea). Ziklo horren helburua da hitzarmen kolektibo bat lortzea, langileen lan-osasunari lehentasuna emango diona eta soldatak igoko dituena, sektoreko enpresa berdinekin berdintzeko.

Maiatzaren 20an beste elkarretaratze bat deitu da, hitzarmenaren bileraren bezperan, eta maiatzaren 27, 28, 29 eta 30erako greba deialdia egingo da.