Energiaren eta etxebizitzaren negozioa salatzeko abenduaren 22an Gasteizen perfomance bat egingo da

2022/12/20
Derecho a Techo/Inor ez kale gorrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Araba Bizirik taldeek kontzentrazioa deitu dute abenduaren 22an arratsaldeko 19etan Arka plazan, energiaren zein etxebizitzaren negozioa salatzeko asmoz.

Abenduaren 22an gabonetako loteria jokatzen dela aprobetxatuz, eragileek gure bizitzak jokoan ez daudela seinalatu nahi dute. Honela bizitzaren garestitzearekin kontrajarriz; enpresek, bankuek zein funts putreek dituzten irabazietan jarri nahi dute fokua.

Kontzentrazioan, perfomance bat egon ez ezik egoerren azterketa ere egingo da, hortaz, ez galdu eta animatu.