Autoglas | Glavista (Laudio)

Enplegu Erregulazioko Espedientearen kontsultaldia akordiorik gabe amaitu da

2024/06/04
Laudioko Autoglasen (Glavista) Enplegu Erregulazioko Espedientea (EEE) negoziatzeko prozesua ekainaren 3an amaitu da, bi aldeak ados jarri gabe. ELAk uste du azken asteetan egindako bileretan Guardian Taldeak eta Parter Taldeak ez dutela negoziatzeko borondaterik agertu. Sindikatuak azpimarratu du Glavistako 200 langile baino gehiago defendatzen jarraituko duela. Hori dela eta, ekainaren 18an, ELAk eskatuta, ahozko ikustaldia egingo da Gasteizko epaitegietan, Autoglasen konkurtsoaren balizko erruduntasuna aztertzeko.

Eskatutako informazioa emateko eta enpresak prozesuan agertzeko 6 hilabete baino gehiago itxaron ondoren, maiatzaren 14an berriro jarri zen martxan enpresaren kaleratze kolektiboaren prozesua.

Egindako lau bileretan, ELAk beti adierazi du Guardian eta Parter Capital taldeetako sozietateen erantzukizuna dela Autoglasen krisia.