"Eta gerra hemen hasten bada" hitzaldia gaur, otsailak 18, Aldabe Gizarte Etxean

Gerrarik ez, Gasteizkoak talde antimilitaristak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Gernika Palestina, Ongi Etorri eta Euskal Herria Kapitalari Planto erakundeek Gerraren inguruko hitzaldi bat antolatu dute, gaur, otsailaren 18an Aldabe Gizarte Etxean arratsaldeko 19etan.
Hitzaldian lau hizlari egongo dira: Irantzu Mendia Azkue (EHUko irakasle eta ikerlaria), Juan Ibarrondo (idazlea eta gizarte ekintzailea), Albaro Anta (Gasteizkoak talde antimilitaristako kidea) eta Ana Ribacoba ( Emakumeok Gerraren Aurkako kidea).
Gerraren eta genozidioaren aurka.
No al gasto militar- Sí al gasto social.