Ez dago negoziaziorik Gureak Araban
Oso prekarioa zen egoera batetik abiatu ginen non langile kolektibo handi bat gutxiengo soldata kobratzen ari zen. Kolektibo oso ezberdinak daude, egunerokotasunean egoera guztiz ezberdinak bizi dituztenak: SAS eta BENTELLER (MERCEDES BENZen azpikontratak) lan egiten dutenak; Eroskin lan egiten dutenak; gasolindegi batean; Aguraingo Ogimahaia enpresan; edota Gureak Arabak duen pabilioietan ari direnak.
Eskatzen ari garena ez da enpresaren gaitasunetik at dagoen ezer. Gureak Araban enpresa Gipuzkoan antolatzen den moduari begiratu diogu, han kolektibo ezberdinak ezberdintzen baitituzte beren lan-baldintzak adosteko, beraien lan egoerak aztertu eta egunerokotasunera egokitzeko.
Horrez gain, bi eskaera nagusi ditugu; langilegoaren ordainsariak hobetu, batez ere, legezko gutxieneko soldata irabazten dutenak. Bestetik, gure lanegunak 8 ordukoak izatea, orain 7,45 lan egiten baitugu eta honek deskantsurako dugun denbora kentzen digu.
Horrez gain, jarrera aldatzea eskatu nahi diogu enpresari, bere lan-eskubideak aldarrikatzen dituzten langileak mehatxatzeari utzi eta xantaiari uko egin diezaion.