Fundiciones Gamarrak langile bat kaleratu du gaixotasun larriagatik

ELAk salatu du Gasteizko Fundiciones Gamarrako zuzendaritzak langile bat kaleratu duela gaixotasun larri bat zuela jakin ondoren. Erabakia 2018ko abenduan hartu zuen, langilea Lan-Arriskuen Prebentziorako arduraduna izanik, zerbitzua beharrezkoa ez zela argudiatuz.
Eguerdian elkarretaratzea egin da Arabako Lan-Ikuskaritzaren aurrean kaleratzea gaitzesteko; izan ere, berak ez du onartu zuzendaritzak egindako kalte-ordainik eta berehala bere lanpostura bueltatzea eskatzen du.
ELAk bere elkartasuna adierazi dio kaleratutako langileari; onartezina da gaixorik dagoen behargina kaleratzea. Honi gehitu behar zaio langilearekiko errespetu eza, kaleratzea inolako azalpenik eman gabe eman baita, eskutitz baten bitartez.