BOMLOY GASTEIZ

Gasteizko Bomloy enpresako langileek greba mugagabera jo dute

2025/03/18
Enpresarekin negoziaketa errealak aurrera eramatea ezinezkoa zela ikusirik, langileek batzarra deitu eta greba deitzea erabaki dute

Gaur hasi dute greba mugagabea eta helburuak lortu arte mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute. Erreibindikazio nagusien artean, lan-erreformen aurkako klausulak, eros-ahalmena bermatuko duen soldata igoera eta jardunaldi murrizketa dira.

Bomloy IVECOren kontzesionario ofiziala da Bizkaia eta Araban, eta Gasteizko lan-zentruan 12 langilek egiten dute lan.