Gasteizko Caser erresidentzian langile bat hil da Covid-19gatik

2020/04/23
Gasteizko Caser Residencial Alto del Prado egoitzako zaintzaile bat hil da Covid-19gatik gaur arratsaldean. Langile honek egoitzako unitate soziosanitarioan egiten zuen lan. Unitate horrek mendekotasuna duten pertsonei eta/edo Osakidetzatik eta Aldunditik eratorritako zaintza-behar intentsiboak dituzten pertsonei laguntzen die. Gaur egun, 21 erabiltzaile daude unitate honetan, eta horietatik 20k positibo eman dute Covid-19an.

Caserrek 158 ohe ditu, horietatik 54 Aldundikoarenak dira eta 25 URSSekoak. Krisi honetan, 30 egoiliar baino gehiago hil dira Covid-19rekin, gure lankidearen heriotzarekin batera.

Doluminak eman nahi dizkiegu hildako gure lankidearen familiari eta lagunei, baita URSSeko eta egoitzako kide guztiei ere.

Enpresari eta Arabako Foru Aldundiari arduraz jokatzeko eta plantillaren segurtasuna eta babesa bermatzeko eskatzen diegu, gaur egun prebentzio-neurriak eta babes-ekipoak ez baitira nahikoak. Gainera, testa langile guztiei lehenbaileheen egitea eskatzen dugu.

Horregatik guztiagatik, elkartasuna adierazteko, bizi dugun egoera salatzeko eta langile guztien osasunerako, bizitzarako eta osotasun fisikorako eskubidea defendatzeko, Euskal Herriko gehiengo sindikalak Gasteizko egoitzetako langile guztiei dei egiten die bihar ostirala, apirilaren 24a, 12:00etan 5 minutuko elkarretaratzeak egitera egoitzetako sarreran, segurtasuneko gutxieneko distantzia eta gainerako prebentzio-neurriak errespetatuz.