Gasteizko Udalaren lorezaintza zerbitzua
Enviserreko ELAko lorezainek baiezkoa eman diote Jaurlaritzaren proposamenari

ELAko langileen batzarrean baiezkoa doi-doi atera zen Jaurlaritzak egindako proposamenaren alde eta sindikatuak orain zer egin erabakitzeko urratsak egingo ditu.
Jaurlaritzak Enviserreko langile batzordeari egindako akordio proposamena eraman zuen atzo ELAk asanbladara. ELAk gehiengoa du batzordean (hiru ordezkari bostetik), eta bere afiliatuekin batzarra egin zuen akordioa azaldu eta langileen iritzia jasotzeko. Horretarako, bozketa sekretua egin zuen. Emaitza baiezkoa izan zen boto bateko aldearekin. Langileek babesa erakutsi diote akordioari, baina emaitza hain parekoa izanik, ELAk orain egin beharreko hurrengo urratsei buruz hausnartuko du.
Gasteizko lorazainak greba mugagabean daude martxoaren 26tik, eta erosteko ahalmena bermatuko duten soldata igoerak eskatzen ditu 2023tik. Era berean, lanaldia 1.592 ordura murriztea eskatzen da, Udaleko langileek bezalako jardunaldia izateko.