Gasteizko Karta Sozialak mobilizazioa burutuko du gaur apirilaren 17an.

2023/04/17
"Frente al encarecimiento de la cesta, elikadura burujabetza" lelopean Gasteizko Karta Sozialak mobilizazioa burutuko du gaur arratsaldeko 19etan San Prudentzio 6 kalean.

Apirilaren 17a Nekazari Borroken Nazioarteko eguna ospatzen da. Egun honetan, Brasilgo MSTko kide ziren 19 nekazari hil zituzten, lurra eta justizia eskatzeagatik 1996.urtean. Ordutik asko izan dira, nekazariek zein lurrak pairatutako erasoak bai latinoamerikan bai Euskal Herrian.

Elikadura burujabetzaren alde, enpresarien esplotazioa zein espolioaren kontra mobilizazioa deitu dute: Gasteizko Karta Sozialak, EHNE, Bionekazaritza eta Colectivo Bachue. Nahikoa da; ez da nekazarien zein abeltzainen prekarietatea aurrera eramaten duen sistema sostengatuko, ez da onartuko kontsumitzen ditugun elikagaiek 4.000 kilometro egitea, ez da onetsiko gure bizitzaren garestitzearekin zuek negozio egitea.

Honekin batera, kolektibo hauek "Reconstruyendo sistemas alimentarios sanos, justos y sostenibles" hitzaldi bat burutuko dute apirilaren 20an Landakaoko Gizarte Etxean arratsaldeko 18etan.