Gasteizko Mendizabako ikastetxean itxialdia egiten ari diren irakasleei babesa eskeini die ELAk

2019/01/11
ELAk Jaurlaritzari exijitu dio Lanbide Heziketako irakasle teknikoen lanpostuak kontsolidatzeko eta beren lan baldintza prekarioak betikotzen dituen eta lanpostuak arriskuan jartzen dituen erabakia bertan behera uzteko.

Lanbide Heziketan, bi irakasgai mota daude, batzueri praktikoak deitzen zaie eta beste batzueri berriz teorikoak. Ikasgai praktiko hauek emateko Hezkuntza Delegaritzak Goi Mailako Ziklo bat egina duten pertsonak onartu izan ditu eta ez dira gutxi, hainbat urtez  lanean egon ondoren, hezkuntzan irakasle lanetan hasi direnak. Gaur egun irakaslego hau Lanbide Heziketako zutabeetako bat da, arlo praktikoko “Egiten Jakitea” edo “Know How” hori beraiek menperatzen baitute.

1993tik hasita hainbat  Errege Dekretu atereaz joan dira, hauen bitartez Irakasle Teknikoen Kidegora sartzeko baldintzak aldatuz. Azkena 276/07 Errege Dekretua dugu. Gauza da bertan zehazten diren baldintzak bete ez arren Jaurlaritza jendea kontratatzen joan dela bere plantilla beharrak asetu asmoz.

Ta sorpresa!! 2018ko EPE deialdian bapatean erreferentzia egiten zaio 276/07 Errege Dekretuari. Jaurlaritzak Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako deituriko EPEan, Estatuko Legedian oinarrituz, Lanbide Heziketako irakasle tekniko gehienei EPE honetara aurkezteko aukera ukatu zien.

Zer suposatzen du honek? Ba Hezkuntzan urteak lanean daramatzaten hainbat irakasle tekniko interinitatera eta prekarietatera kondenatzen dituela betirako eta beren lanpostuak arriskuan jartzen dituela.

Zergaitik? Ba baldintzetako bat 2007urtea baino lehenago dagokion familia profesionalean 2 urtetako irakasle esperientzia izatea delako. Adibidez: 2006tik gaur arte irakasle lanetan dagoen batek ezingo du inoiz oposaketarik egin!! Beraz, kasurik onenean interinoa izaten jarraituko luke eta txarrenean lana galdu, oposaketa deialdiak atera ahala lanpostuak betetzen joango direlako. Gainera, honi gehitzen zaio Jaurlaritzak EPEa gainditu baina plazarik lortzen ez dutenei merituetan 6 puntu baloratzeko erabakia, eta beraz, honek oraindik  eta egoera larriagoan kokatzen du kolektibo hau.

Jaurlaritzak urte luze hauetan zehar langile hauek “erabili” ditu, behin behineko kontratuekin bere beharrak asetzeko eta ELArentzat guztiz onartezina da Hezkuntza Sailak urteetan zehar hezkuntzan modu prekarioan lan egitera behartu eta beraietaz probestu den irakasle hauen egoera prekario hau betikotu eta beren lanpostuak arriskuan jartzen dituen erabaki hau hartzea.

Guzti honen aurrean, ELA sindikatutik bilera eskaera bat egin genion Jaurlaritzari eta gaur ospatu da bilera hori Jaurlaritza eta sindikatuon artean. Onartezina da egoeraren larritasuna ikusirik Hezkuntza Sailak bilera horretara prosamenik ez ekartzea. Esan duen bakarra da juridikoki aztertuko duela eta urtarrilaren 28rako beste bilera bat deituko duela.

ELA sindikatutik Jaurlaritzari exijitu diogu Lanbide Heziketan lanean diharduten irakasle teknikoak beren lanpostuetan egonkortu eta lanpostu hauek kontsolidatu ditzala berehala, Hezkuntza Sailak berak sortu duen egoera honi irtenbide egoki bat emanaz, urte luzeetan zehar bere beharrak asetzeko erabili dituen irakasle hauen lan baldintzak eta lanpostuak arriskuan jarri gabe. Bestetik, Mendizabalako langileek abian jarri duten itxialdi mugagabeari babes osoa ematen die eta Lanbide Heziketako irakasle tekniko guztiei antolatu eta borrokatzeko deia luzatzen die.