Gasteizko Udalak erretiro-sari baten %100 ordaindu behar du borondatezko erretiro aurreratuen kasuan ere
Gasteizko Udalak erretiratzen ziren langile guztiei ordaintzen zien erretiro-saria, hala aldez aurretik eta borondatez, pentsioaren zati bat galduz, zihoaztenei, nola suhiltzaileei (nahiz hauek borondatez eta aurretiaz erretiratzean pentsioaren %100 jaso); izan ere, Akordio Arautzaileak ez baitzituen kasu batzuk eta besteak bereizten.
Krisia hasi zenean Udalak erabaki zuen Akordio Arautzailea beste era batean irakurtzea: sari hori ez zitzaien ordainduko borondatez eta aurretiaz erretiratu eta %100eko pentsioa jasotzen zutenei. Interpretazio honek praktikan Akordio Arautzailearen mamia alde bakarreko erabakiz eta negoziaziorik gabe aldatzen zuen.
Areago, Udalak lesibitate demandak sartzea erabaki zuen azken lau urteetan erretiratu zituen suhiltzaileei buruz hartutako ebazpenak errebokatze aldera (ekintza preskribitzeko epea hori da), horrela zegoeneko ordaindu zituen zenbatekoen zati handi bat berreskuratzeko esperantzaz. Suhiltzaileak beldur ziren erretiro-saria ez ote zioten Udalari itzuli beharko.
Administrazio auzibideko epaileek Udalari arrazoia eman zioten, baina EAEko Goi Auzitegiko Administrazio Auzibideko aretoak lehen instantziako epaiak indargabetu egin ditu.