M17 GREBA OROKORRA
Gasteizko Udalak jarritako isunaren aurrean greba eskubidea aldarrikatu dute
ELA, LAB, STEILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute Gasteizko Udalak martxoaren 17ko Greba Orokorraren informazio kanpainan kartelak eta pankartak jartzeagatik ezarritako 1.500 euroko isuna.
Sindikatuen ustez, zigorrak greba eskubidea eta askatasun sindikala kolpatzen ditu, eta Udalari isuna bertan behera uzteko nahiz Euskal Herrian 1.500 euroko gutxieneko soldata propio eta duina lortzeko konpromisoa hartzeko eskatu diote.