MEDITERRANEOKO IBAIAK ENVISER-SERKOM

Greba Arabako ibaien mantentze-lanez arduratzen den aldi baterako enpresa-elkartean

2024/01/12
Arabako ibaien mantentze-lanez arduratzen den MEDITERRANEOKO IBAIAK 2021 ABEEko langileek hilabeteko greba deitu dute urtarrilaren 15etik aurrera. Enpresaren etengabeko ez-betetzeek eragindako egoera jasanezina salatzea da helburua. ELAk du enpresako ordezkari bakarra.

Uraren Euskal Agentziak enpresa pribatu bati azpikontratatutako 11 langile horiek arduratzen dira Arabako ibaiak ahalik eta baldintza onenetan egoteaz, ibilgua oztopatuko duen materiala kenduz eta, horrela, uholdeen kasuan urak zirkulatzea ahalbidetuz, adibide bat jartzearren. Horrez gain, landaketak eta horien mantentze-lanak egiten dituzte, bai eta ibaietan eta ibaien ertzetan sortzen diren detrozoak, naturalak zein eragindakoak, prebenitzeko edo konpontzeko lanak ere. Oso langile gutxik egiten dute bereziki larrialdi meteologikoetan garrantzitsua eta funtsezkoa den lan hau.

ELAk salatu du gizartearentzat hain garrantzitsua den lana egiten dutenek baldintza eskasetan lan egin behar dutela; kasu batzuetan soldatak ez dira hilean 1.500 eurotik gorakoak, eta, bitartean, lan arriskutsuak eta handiak egiten dira.

Langileek behin baino gehiagotan joan behar izan dute epaitegira edo Lan Ikuskaritzara, enpresak legearen eta hitzarmenaren gutxienekoak bete ditzan. Egoera jasanezina bihurtu da; horregatik deitu da greba hau, enpresak laneko osasunaren arloko etengabeko ez-betetzeak leheneratzea helburu duena.

Gogorarazi beharra dago, pribatizatuta egon arren, zerbitzu publikoa dela, eta garrantzi handikoa gizartearentzat, oro har, eta landa-munduarentzat, bereziki. Ez da onargarria administrazioak bide ematea plantillak puntu horretara iristeko lizitazioak esleitzen dizkieten enpresa pribatuekin dituzten gatazketan.