ARABAKO ERRESIDENTZIA PRIBATUAK ETA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK

Greba baldintzak duinduko dituen lehen hitzarmen probintzialaren alde

2023/06/29
Ekainak 29an Arabako erresidentzia pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak kalera atera dira berriro, lan baldintza duinak bermatuko dizkien hitzarmena eskatzeko. ELAk, sektorean ordezkaritza handiena duen sindikatuak, LABekin batera deitu du bi eguneko greba, ekainak 29 eta 30, probintziako lehen hitzarmen duin bat defendatzeko. Sektoreko 22. greba da gaurkoa, eta %50eko jarraipena izan du ELAk ordezkaritza duen adinekoen egoitza pribatuetan, gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izanagatik ere (% 70).

Langileak hitzarmenaren negoziazio mahaiak jasaten duen blokeoa salatzera atera dira kalera; erantzunik gabe jarraitzen dute martxoaren 15etik. Enpresen borondate eskasa eta Arabako Foru Aldundiak sektoreko langile guztien baldintzak hobetzeko duen gelditasuna ere sakatu dute.

Jarrera horren aurrean, informazio piketeak egin dira goizeko lehen orduan erresidentzietako sarreretan, eta langileek manifestazioa egin dute hiriaren erdialdetik, GOFEtik igarota eta Aldundian amaitzeko Andre Maria Zuriraino joan den giza ilara batekin. Bertan, langileek eskuak gorriz margotu dituzte, eta kartelak erakutsi dituzte, erresidentzia asko dauden egoera penagarriaren eta erabiltzaileek jasotzen duten arreta txarraren esaldi eta irudiekin.

Jarraipenari dagokionez, gutxieneko zerbitzu gehiegizkoak direla kontuan hartuta, ELAk oso positibotzat jo du; are gehiago kontuan hartuta enpresaburuek langileak hertsatzen jarraitzen dutela grebara ez irteteko, gutxieneko zerbitzuekin engainatuz, langileei jai eta baimenak emanez grebarekin bat egin dezaketen pertsonen kopurua jaisteko, gutxieneko zerbitzuak egiten dituzten langileak behartuta.

Gaur egun, patronalak 1340 euroko soldata irrigarria eskaintzen die langile horiei 2028rako, eta urteko 1742 ordu. Patronalaren jarrera axolagabeak eta sektore feminizatu eta arrazializatuaren baldintza prekarioak hobetzeko borondaterik ezak agerian uzten dute patronala oso eroso dagoela bere jarreran.

Langileak ekainaren 30ean berriro aterako dira grebara. Hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute 11:00etan Albertia Campus egoitzan (Nives Cano, 29), eta bertatik abiatuko da manifestazioa 11:30ean, non sindikatuen ordezkariek beharrezko adierazpenak egingo dituzten, eta 12:30ean Probintzia Plazan ekintza deigarri bat egingo dute.