Osakidetza Araba

Greba deitu dute apirilaren 27an Arabako landa eremuko osasun zentroetan

2023/04/11
Arabako landa eremuan, zehazki Arabako OSIan, Osakidetza desegiten ari direla salatzeko egindako mobilizazioen ostean, ELAk beste urrats bat egin du eta greba deitu du apirilaren 27rako. 25 urte daramatza asteburuetako etengabeko arreta kontratu partzialen eta behin-behineko kontratuen bidez estaltzen, langileen lan baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen kaltetan. “Orain LEPera atera nahi dituzte kontratu horiek, baina iruzurrezko kontratuak dira eta plaza horiek aspaldi sortu behar zituzten”. Lanpostu horiek ez dira berriak, eta langileen baldintzei eragiten diete, sindikatuak dioenez. Hori dela eta, ELAk aldarrikapen zehatzak egin ditu: lan baldintzei eustea, langileekin argi negoziatzea eta ordezkapenak % 100ean egingo direla bermatzea.

Era berean, ziurtatu du Osakidetzak gertuko arreta eta pazienteekiko zuzeneko tratua desagerrarazi nahi dituela. Landa eremuan paziente bakoitzari mediku bat eta erizain bat baitu esleitzen zaio. Bada, Osakidetzak planteatu du pazienteak eta erreferentziazko sanitarioak bereiztea. “Lehen mailako arretako langileen aurkako eraso zuzena da, eta asistentziaren kalitatea okertuko du”, dio.