BIZKAIKO ESKU HARTZE SOZIALA

Greba deitu dute maiatzaren 24an eta 25ean

2023/05/04
ELAk, CCOOk, LABek eta ESK-k bi greba egun deitu dituzte, maiatzaren 24an eta 25ean, Bizkaiko Esku Hartze Sozialean, negoziazio mahaia blokeatuta dagoelako. Langileek urte eta erdi baino gehiago daramatzate hitzarmena berritu gabe. Guztira, 19 negoziazio mahai egin dira, baina Gizardatz eta Geroan patronalek jarraitzen dute lan baldintzak pobretu nahian eta laneko segurtasuna bermatzeko neurririk hartu gabe. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzean, langileek premiazko neurriak eskatu dituzte, arreta eredua errotik aldatzeko, laneko segurtasuna bermatzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Langileek arduradun publikoen -Bizkaiko Foru Aldundia, udalak eta Eusko Jaurlaritza- jarrera salatu dute. “Beren gizarte politiken onuren inguruan hitz egiten dute. Bitartean, ordea, sektoreko ehunka langile baztertzeko neurriak hartzen dituzte, eta, ondorioz, baita eguneroko lana egiten duten kolektibo guztiak baztertzeko ere; kolektibo horietan, zaintzaren beste eremu batzuetan bezala, emakumeak dira nagusi”.

Hauek dira langileen aldarrikapen nagusiak:

• KPIaren gainetik dauden soldata igoerak.
• Arrisku psikosozialak eta babes bereziko jarduerak aitortzea.
• Lan baldintzen funtsezko aldaketarekin amaitzea. abar con la Modificación Sustancial de las condiciones de trabajo
• 35 orduko lan astea.
• Bajen osagarriak % 100ean ordaintzea.
• Ordezkapenak lehenengo egunetik egitea.
• Enplegua egonkortzea.
• Berdintasun planak ezartzea.
• Kontziliazio neurri hobeak.

Maiatzaren 16an, grebaren bezperan, berriro mobilizatuko dira.