Disport Eki (Gasteiz)

Greba mugagabea hasi dute soldata jasotzeko etengabeko atzerapenen osten

2024/05/08
Gasteizko Disport Eki enpresako langileek -kirol zerbitzu publikoetako azpikontrata- denbora luzea daramate soldata kobratzerako orduan etengabeko atzerapenak jasaten, eta hori larriagotzen joan da, gaur egun, maiatzaren 8an, oraindik ez baitute soldata kobratu. Horregatik, greba mugagabera jo dute. Enpresa batzordearen ustez, bereziki larria da gertatzen ari dena, kontuan hartuta Araban zehar hainbat erakunde publikok azpikontratatzen dutelako enpresa. Gauzak horrela, Udalari ere eskatu diote esku har dezan gatazkan konponbide bat aurkitzeko. Izan ere, zigorren bat jaso beharrean, hitzarmena betetzen ez duen enpresa horrek gero eta lehiaketa publiko gehiago jasotzen ditu. Azken bi urteetan, enpresa batzordeak 10 salaketa baino gehiago jarri ditu Lan Ikuskaritzan, baina ez dute emaitzarik izan, beraz, hainbat aukera bilatu behar izan dira.

Batzordeak salatu du erakundeek eta enpresak elkarri pasatzen diotela ardura, euren erantzukizunari muzin eginez.

Otsailean hasi ziren lehen mobilizazioak.