Greba mugagabea urtarrilaren 27tik aurrera Arabako Mediterraneoko Ibaiak 2021 UTEan

Mediterraneoko Ibaiak 2021 Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) langileek greba mugagabea deitu dute urtarrilaren 27tik aurrera. ABEE hau Uraren Euskal Agentziaren azpikontrata da, eta URAren Arabako ibaiak mantentzeko zerbitzuaz arduratzen da. Hainbat hilabetez hainbat bilera egin dira plantillaren lan-baldintzetan akordio batera iristeko asmoz, ABEEaren aldetik erantzunik jaso gabe.
Akordiorik ez lortzeaz gain, zigorrak ere ezarri dira hitzarmena betetzea eskatzeagatik. Aldarrikapenen artean honako hauek daude: lanaldi osoko arriskugarritasun/toxikotasun/nekagarritasun plusa aitortzea, segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea, eta soldata-baldintzak hobetzea.
Azkenean, langileek kalera ateratzea erabaki dute, uste baitute ABEEak ez duela inolako asmorik gatazka konpontzeko, ez eta zerbitzuaren gutxieneko baldintzak betetzeko eta hobetzeko ere.