FIBERTECNIC AERNNOVA (GASTEIZ)

Greba mugagabera joko dute azaroaren 10etik aurrera

Greba mugagabera joko dute azaroaren 10etik aurrera
CCOOk ez du bat egin enpresa batzordeak deituta (ELA 4, LAB 2 eta CCOO 1) asanbladan hartutako erabakiarekin, beraz, ez du greba mugagabearekin bat egingo. Gaurko deialdia, alegia, zazpigarren greba eguna, jarraipen zabala izaten ari da. Ekoizpeneko ia langile guztiek bat egin dute grebarekin eta fabrikako ekoizpena berriz ere geldiarazi dute.

Gasteizko Fibertecnic-eko langileek greba mugagabera joko dute azaroaren 10etik aurrera. Gaur, azaroak 6, zazpigarren greba eguna da eta arrakastatsua izaten ari da. Produkzioko ia langile guztiek bat egin dute grebarekin. Oraingoz ez dago inolako aurrerapausorik negoziazioan; izan ere, enpresaren azken proposamenak aurrekoak baino okerragoak ziren.

Aldarrikapen nagusiak dira KPIari lotutako igoerak, lanaldia murriztea, txanda kontratua eta plusen igoera ekonomikoa, besteak beste.