Tubos Reunidos Premium Threads (Langraiz Oka)

Greba uztailaren 15etik abuztuaren 2ra

2024/07/08
Enpresa-ituna gainditzeko eta enpresa-hitzarmeneko akordioa lortzeko negoziazioak blokeatuta daude. Enpresa-batzordeak greba deitu du bere helburuak lortzeko

Tubos Reunidos Premium Threads sektore siderometalurgikoko enpresa bat da, eta Subillabide poligonoan dago, Langraiz Okan. Petroleoa eta gasa erauzteko soldadurarik gabeko altzairuzko hodien loturak eta mekanizazioa fabrikatzen ditu. Horretarako 73 langile ditu.

2023an amaitu zen aurreko enpresa-itunaren indarraldia, eta urte hasieratik hasi ziren negoziatzen. Negoziazio horietan, ELAk (2), CCOOk (2) eta UGTk (1) argi utzi dute enpresa-itunak alde batera utzi eta hitzarmen propioa izan nahi dutela. Hori dela eta, zuzendaritzaren ezezkoaren aurrean, batzordeak greba uztailaren 15etik abuztuaren 2ra arte egitea erabaki du. Argi dute enpresa-hitzarmen propioa nahi dutela, lan-baldintzak hobetu behar direla, eta enpresak horretarako gaitasun nahikoa duela.