AIALA VIDRIO (LAUDIO)

Grebari esker, zerbitzua Adeccori azpikontratatzea galarazi dute

2025/03/21
Aiala Vidrioko (Laudio) Zuzendaritzak indarrik gabe utzi du fabrikako espedizioen eta barne garraioaren zerbitzua azpikontratatzeko erabakia, jarraipen masiboa izan duen greba mugagabearen lehen egunaren ondoren. Greba bertan behera gelditu da

Aiala Vidrioko Enpresa Batzordeak (9 ELA, 3 LAB, 1 CCOO) greba mugagabea deitu zuen, enpresak 2025eko martxoaren 11n jakinarazitako erabakiari erantzuteko. Erabaki horren arabera, Adecco Outsourcing enpresari azpikontratatuko zion espedizioen atal osoa . Horrela, 13 langilek apirilaren 1etik aurrera eman behar zuten zerbitzua Adeccon.

Greba mugagabea martxoaren 20an hasi zen, jarraipen masiboa izan zuena. Martxoaren 20an bertan, arratsaldean, enpresako zuzendaritzak jakinarazi zuen azpikontratazioa ez zela azkenean gertatuko. ELAk nabarmendu du hau posible izan dela langileek deitutako grebari emandako babesari esker. Adecco Outsourcing, zerbitzu anitzeko enpresa eta prekaritate fokua dena, azkenean, ez da Aiala Vidrioren parte izango.