GTT-k ekoizpen arrazoietan oinarritutako ERTE-a baztertu egin du

2020/11/13
Arabako Lurralde Zerga-Kudeaketa Enpresak (GTT) ekoizpen arrazoietan oinarritutako ERTE-a baztertu egin du. Enpresa honek Arabako Foru Aldundiaren eta beste administrazio eta erakunde batzuen (udalak, kuadrillak, partzuergoak, etab.) nahitaezko diru-bilketa egitea du xede.

2020ko irailean, enpresak ERTE bat aplikatzea erabaki zuen ekoizpen-arrazoiengatik, zerga-bilketan murrizketa zegoela argudiatuz. ELA aurka agertu zen, eta ukatu egin zuen arrazoirik egon zenik, uneoro.
  • Enpresak lan-karga jaistea alegatu zuen. Halere, ez zuen hori egiaztatzen zuen frogarik aurkeztu, enpresaren aurresuposizioa zen.
  • Ekoizpenaren arrazoia ez zegoen justifikatuta; izan ere, lankideen %35-a bajan zegoen, eta enpresak ez zuen inor kontratatu haiek ordezkatzeko; beraz, lan-karga handitu egin zen.
  • Aurreko urteetan, GTTak irabazi handiak izan ditu, eta 5,1 milioi euro baino gehiago irabazi ditu 2018an (informazioa dagoen azken urtean).
  • Ez zen benetako negoziaziorik egon, enpresak ez baitzuen konponbide alternatiborik edo neurririk jarri egoera arintzeko.


Horregatik guztiagatik, ELAk erabaki zuen enplegu-erregulazioko ekoizpen-arrazoietan oinarritutako espedientea aurkaratzea eta kontrainforme bat aurkeztea Lan Ordezkaritzan. Hasiera batean, GTTk ERTEren aplikazioa atzeratzea erabaki zuen.
Azkenik, azaroaren 6an, Ordezkaritzaren jakinarazpena jaso dugu, enpresak ERTE-a aplikatzeari uko egiten diola jakinarazteko.