DIARIO NOTICIAS DE ÁLAVA
Hamabi urte hitzarmenik gabe daudela salatzeko elkarretaratzea deitu du ELAk

Diario de Noticiaseko langileek (35 persona inguru) protesta egingo dute ostegunean bizi duten prekaritatearen aurka. Abenduaren 12an elkarretaratzea deitu du ELAk Araba Sariak ospatzen diren bitartean. Izan ere, langileek 12 urte daramatzate hitzarmenik gabe, hau da, lan baldintzak izoztuta dituzte duela hamarkada baino gehiago. 2012.urtean soldata jaitsiera jasan zuten eta, urte guzti hauetan negoziatzeko ahaleginek ez dute emaitzarik izan.
ELAko 3 ordezkarik osatutako Batzordea behin eta berriz saiatu da negoziazioa bultzatzen, baina hainbat bilera egin ondoren, enpresak uko egin die eskaera eta aldarrikapen guztiei. Egunkariaren kudeatzailetzak, gainera, eguneroko prentsaren estatuko hitzarmen berriaren zati bat aplikatzea erabaki du, aldebakarrez.
Egoera horren aurrean, langileek sinadura greba hasi dute, albisteak sinatzeari utzi diote. Bestetik, ELAk dei egiten du abenduaren 12an 19: 00etan Europako Jauregian elkarretaratzera, Araba Sarien banaketa egiten den bitartean, hain zuzen ere.