Mecanizados de Cremalleras Dirección (Gasteiz)

Hamar eguneko greba, enpresa hitzarmena dela-eta

2023/05/23
Ibilgailuen osagaiak fabrikatzen dituen eta Gasteizko Sidenor taldeko kide den Mecanizados de Cremalleras Dirección enpresako plantillak hamar eguneko greba deialdia egin du enpresa hitzarmenaren negoziazioaren desblokeatzea eskatzeko. Greba maiatzaren 24an hasiko da.

Enpresak 35 langile ditu, ELAk ordezkatuta. Otsailean hasi ziren enpresa hitzarmen berrirako negoziazioak. Hala ere, negoziazioak blokeatu egin dira; enpresaren proposamena ez da nahikoa.

Langileen aldarrikapen nagusia da erosteko ahalmena eta soldata igoera berreskuratzea, plantilla pobretzea eragotziz. Langileek sei urte daramatzate soldatak izoztuta. Era berean, gaueko antzinatasunaren plusak, urteko lanaldiaren murrizketa eta langile berrientzako benetako prestakuntza plana hobetzea eskatzen da.

Sidenor taldeak eta MCDk jarrera aldatzen ez badute, langileak greba luzatzeko prest daude.