ARABAKO FORU ALDUNDIA
Hauteskunde sindikaletan ELAk bere lidergoa indartu du

Arabako Foru aldundiko Funtzionarien artean izandako hauteskundeetan ELAk 10 delegatu lortu ditu, orain dela lau urte izandako hauteskundeetan baino 2 gehiago.
Gaur, azaroak 29, Arabako Foru Aldundiko langileen ordezkariak hautatzeko hauteskunde sindikalak ospatu dira. Emaitza hauek ELAk azken urtetan Arabako Foru Aldundian egindako lana balioesten dute eta ildo horretan jarraituko dugu. Irmoki, langileak, enplegua, soldatak eta gure Hitzarmena defendatu eta lortzeko borrokan.