EGOITZA ETA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK (ARABA)
ELAk eta LABek greba deitu dute urriaren 17rako

ELAk eta LABek berriz ere negoziazioa aktibatu zutenetik hainbat bilera egin dira, baina ez da aurrerapausorik egon. Patronalek eginiko eskaintza bakarra ez da nahikoa, soilik jardunaldia eta soldatei buruz hitz egiteaz gain sektorean prekarietatea betikotzea suposatuko lukeelako. Gaurko mahaian ez dira proposamen berririk gauzatu; hortaz, ELAk eta LABek greba deitzea erabaki dute.
Bestetik, sindikatuek administrazioen inplikazioa exijitzen jarraituko dute, kasu honetan Arabako Foru Aldundiaren inplikazioa. Ezin da onartu zaintza sektore hau erabateko prekarietate egoeran egotea, Gizarte Politiketako arduradunek beste leku batera begiratzen duten bitartean.
Urriaren 17an 11:00tan kontzentrazioa egingo da Gasteizko Probintzia plazan. Ondoren, 18:00tan manifestazio nagusia egingo da Desamparadas plazatik abiatuta. Ibilbidea Diputazio plazaraino izango da, eta bertan ekitaldi bat egingo da.