Heriotzezko bi lan-istripu berri Araban

Heriotz berri hauekin, dagoeneko gutxienez 56 lirateke Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak, Koronabirusak lan eremuan eragin dituen heriotza zenbaezinak kontuan hartu gabe. Aurten, gutxienez 13 behargin hil dira Araban eta Euskal Herri osoa kontuan izanik, gutxienez 11 dira zendutako garraiolariak.
Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazteaz harago, egun langileek jasaten duten prekarietate egoera salatu nahiko genuke; Prekarietate hau, lan erritmo jasanezin, jardunaldi amaigabe, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio araudegiaren betegabetzeetan bihurtu ohi da; zer esanik ez Garraio sektorean. Prekarietatea lehen mailako arazoa da sektorean, administrazioak hau jakinda ere beste alde batera begiratzen duelarik.
Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen duen aldi berean.
Heriotzazko bi lan-istripu hauek salatzeko elkartaratzea egingo du Euskal Herriko gehiengo sindikalak datorren hilaren 30ean, goizeko 11:30tan, Gasteizen SEA-k duen egoitzaren parean (Correos Plazan).