Heriotzezko lan-istripu berria Gasteizko eraikuntza batean

2020/07/06
ELAk jakin duenez, lan-istripu berri bat gertatu zen ekainaren 29an Gasteizko Aretxabaleta auzoan egiten ari diren etxebizitzetan. Zendutako langilea kamioi baten atoitik erori eta gero eragindako zauri larrien ondorioz zendu da gaurko egunez. Heriotz berri honekin, dagoeneko gutxienez 37+2 lirateke Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak, Koronabirusak lan eremuan eragin dituen heriotza zenbaezinak kontuan hartu gabe.

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazteaz harago, egun langileek jasaten duten prekarietate egoera salatu nahiko genuke; Prekarietate hau, lan erritmo jasanezin, jardunaldi amaigabe, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio araudegiaren betegabetzeetan bihurtu ohi da, are gehiago erainkuntzaren sektorean. Konfinamendu egoera honetan, Eusko Jaurlaritzak are gehiago ikuskatu beharko lituzke lan-zentroetan ematen diren lan-baldintzak, langileak erabateko indefentsio egoeran aurkitzen baitira legearen urraketen aurrean.

Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen duen aldi berean.