Hiru greba egun arrakastatsu Arabako Metalean

2022/05/26
Hirugarren eta deialdiko azken greba eguna egin dute gaur Arabako Metalean, eta jardun hau ere arrakastatsua izaten ari da. Horren adibide da gaur milaka eta milaka langile atera dira manifestazioan Gasteizen, patronalari hitzarmen duina eskatzeko. ELAk balorazio positiboa egiten du, hiru greba egun historiko izan direlako, eta inflexio puntu nabarmena ezarri dutelako.

Patronalak, ordea, bere horretan geldi jarraitzen du. Ekainaren hiruan bilduko da berriro Arabako metaleko negoziazio mahaia, eta ELAk patronalari eduki duinak aurkeztea eskatu dio.

Patronalak ez badu jarrera aldatzen, mobilizazio gehiago iragarriko ditu sindikatuak.