Lear Corporation (Gasteiz)

Hiru greba egun deitu dituzte Mercedes Benzek lana beste enpresa bati esleitzea erabaki duelako

2023/10/03
ELAk eta UGTk grebara deitu dute urriaren 23, 27 eta 31n Gasteizko Lear Corporation enpresan, Mercedes Benzek Learrek orain arte egiten zuen lana beste enpresa bati, Faureciari, esleitzea erabaki duelako. Erabaki horrek kalean utziko lituzke langile guztiak, hau da, 42 lanpostu suntsituko lirateke. Grebaren helburua subrogazioaren bidez lanpostuen % 100 mantentzea da. Learreko langileek Mercedes Benzen Gasteizko hornitzaileen parkean lan egiten dute 2003tik, furgoneten atzeko eserlekuak muntatzen eta sekuentziatzen; eta duela 6 urtetik, Lear Corporationen zuzendaritzapean. Hala ere, orain Mercedes Benzek iragarri du hurrengo proiekturako ez duela Lear Corporationekin lan egingo, eta Faurecia enpresari esleituko diola, 2026ko ekainetik aurrera.