Logística de Menaje (ARABA)

Hitzarmena berrituko dute KPIari lotutako soldata igoerekin

2023/06/22
Logística de Menaje-ko enpresa batzordeak (Marcos Larrañaga eta Compañía Taldea), ELA gehiengoa izanik, hitzarmen kolektiboa berritu du, KPIari lotutako soldata igoerekin. Horrekin batera, lanaldia murruztuko dute (bi ordu gutxiago) eta lau kontratu mugagabe bihurtuko dituzte. Alegria-Dulantziko (Araba) enpresak 50 langile inguru ditu, eta hurrengo lau urteetarako hitzarmen berria izango du, 2023tik 2026ra. Enpresak sukaldeko tresneria biltegiratzen eta banatzen du.

Enpresa batzorde osoak (3 ELAk, 2 CCOOk) akordioa berretsi du. ELAk honako eduki hauek nabarmendu ditu:

  • Enpresa Araban badago ere, subsidiarioki aplikatuko den hitzarmen kolektiboa Gipuzkoako metalaren arlokoa izango da aurrerantzean ere, eta horrek lan baldintzak hobetuko ditu.
  • KPIari lotutako soldata igoera finkatuak.
  • Lau kontratu mugagabe bihurtzea.
  • Aurrerapenak familia kontziliazioan: familien legea hitzarmenera egokitzea.
  • 1695 orduko urteko lanaldia, Arabako metalaren lanaldiaren oso azpitik (1.731 ordu).
  • Aldi baterako ezintasun osagarria, % 100ean, lan istripuen eta ospitaleratzeen kasuetan.