Hezkuntza aisialdiko eta kultura animazioa (ARABA)
Hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen dutela salatzeko protesta ekintza
2024/02/13

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta sektoreko langileek elkarretaratzea egingo dute otsailaren 13an Andre Maria Zuriaren plazan 19:30tan. Langileek salatzen dutenez patronalaren azken proposamena oso eskasa da, eta egun oso urruti dago hitzarmena berritzeko akordioa.
ELAk azpimarratu nahi du sektore honek hobekuntza nabarmenak behar dituela lan baldintzetan; horregatik ez du babestuko hobekuntza horiek jasoko ez duen hitzarmenik. Patronalaren azken proposamena etsigarria da, batez ere soldatei, lanaldiari eta bestelako eskubideei dagokionez.