Inor Ez Kale Gorrian plataformak loaldia egingo du irailaren 23an

ELA sindikatuak partehartzen duen plataformaren iritziz: “onartezina da, urteak pasa diren arren, egoera honen berri eman genuenetik, ezer ez aldatzea, hau ez da diru faltagatik, baizik eta borondate politiko faltagatik”.
Etxebizitzak gure beharrak asetzen dituen, aterpea eta segurtasuna ematen digun ondasuna izan beharko luke, baina gizarte kapitalista honek dirua egiteko ondasuna bilakatu du. Inor ez kale gorrian plataformak gogoratu duen bezala, etxebizizarik ez edukitzeak bizi baldintzak okertzen dakar eta horrekin batera, gizarte bazterkeria.
Gasteizko taldeak irailaren 15ean egin zuten prentsaurrekoan, loaldian asanblada bat burutuko zela azaldu zuten. Bertan: gazte emantzipazioaz, pertsona arrazializatuen gizarte bazterkeriaz, oinarrizko horniduraz, udalaren errekurtso faltaz, auzoko gentrifikazioaz eta bizitzaren garestitzeaz hitz egingo zen. Horretarako ere, hiriko beste gizarte mugimenduak zein norbanakoak gonbidatu zituzten.