Irailak 28, greba Arabako erresidentzia pribatuetan

Negoziazioa blokeatuta dago 2021eko otsailetik. Orduan, ELAk eta LABek negoziazio mahaitik altxatzea erabaki zuten, patronalak uko egin ziolako plataformako edozein artikulu aldatzeari. Izan ere, patronalak eskaintzen du sektore prekarioeneko langileek 1.200 euro kobratzea 2026an, KPIaren % 16ko karga metatuarekin azken bi urte hauetan, eta 1.742 ordu lan eginez.
Blokeo horren ondoren, Aldundiak bilera batera deitu zituen bi aldeak (sindikatuak eta enpresak) uztailean, negoziazioaren egungo egoera azaltzeko. Bertan, enpresak konpromisoa hartu zuen lehenbailehen egiteko negoziazio berri baterako deialdia eta proposamen ekonomiko bat egiteko. Hala ere, sindikatuek oraindik ez dute ezer jaso. “Horrek erakusten du patronalak ez daukala negoziatzeko asmorik”.