Irailaren 26an bilera feminista Gasteizko lokalean

2022/09/21
Hurrengo astelehenean bilera feminista izango dugu ELAko lokalean. Etorkizuna feminista izango da eta horrekin batera, sindikalismoa ere.

Duela hilabete batzuk ELAko Gasteizko emakumeok batzea erabaki genuen, honela asanblada, tailer, hitzaldi eta ekintza ez-mixtoak burutuz. Beharrezkoak dira emakumeen arteko aliantzak, beharrezkoa ere borrokan lehenengo lerroan egotea. Horregatik irailaren 26an egingo dugun asanbladan partehartzera gonbidatzen zaituztegu.

Etorkizuna gurea da!