Jarraipen garrantzitsua CIE Recytec enpresako (Legutio) greba mugagabearen lehen egunean

Langileekin hitzarmenaren negoziazioak 2020an hasi ziren, baina Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz eta enpresak pandemian zehar egindako aldi baterako lan erregulazioen ondorioz gelditu egin ziren. Egoera hori amaituta, negoziazioei ekin zitzaien berriro, baina enpresa ez dago prest KPIa modu kontsolidatuan emateko, ezta lan eskubideetan inolako aurrerapenik emateko ere. Enpresak, ordea, burtsan kotizatzen du eta 2021ean 3.269,1 milioi euro sartu zituen (2020an baino %13 gehiago) eta 267,5 milioi irabazi (2020an baino %44 gehiago), 63,9 milioi dibidendutan banatuta.
Langileen Batzordeak irabazien araberako planteamendua egin du langileek sortutako aberastasuna banatzeko, soldata duina izateko, lanbide sailkapen justua izateko, ABLEen gehiegikeria mugatzeko eta enpresaren barruan hainbat alderdi hobetzeko.
Horren aurrean, enpresak ez du ezer eman nahi izan, eta langile batzarrak greba mugagabea hastea erabaki du, nahikoa dela esateko eta sortzen den aberastasuna enpresaren eta sektorearen errealitatean modu egokiagoan banatzeko. Era berean, Arabako Metaleko Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa berritzea ere eskatzen dute, aberastasunaren banaketan laguntzeko.