Arabako ehungintza eta oinetakoen sektorea
Jarraipen zabala hitzarmen probintzialaren lehentasuna aldarrikatzeko greban

Arabako ehungintza eta oinetakoen sektoreko langileek zazpigarren greba eguna egin dute hitzarmen probintziala defendatzeko. Ehungintzaren sektoreko marka handiek (Inditex, H & M, Mango, Tendam Retail, Kiabi eta Primark, besteak beste) osatutako ARTE patronal berriak ehungintzaren eta oinetakoen merkataritzako marka handien estatuko lehen hitzarmenaren negoziazioa sustatu zuen 2023ko uztailean. Harrezkero, hainbat negoziazio bilera egin dira. Ekainaren 3an bertan beste bat izan da Madrilen. ELAk lehen egunetik defendatu du ARTEren estatuko hitzarmena ez dadila aplikatu Araban, eta horretarako, egoera edozein dela ere, bermeak eskaini daitezela Arabako hitzarmena gailentzeko.
Sektoreko marka handietako langile askok grebarekin bat ez egiteko presioa jaso duten arren, grebaren jarraipena zabala izan da Arabako zazpigarren greba egun honetan. Esaterako, Decimas, Women 's Secret eta Intimissimi Uomo-n. Grebak ere eragin die H&M eta Bershka kateei.
Langileak irmo daude eta mobilizazioekin aurrera jarraituko dute ARTE patronalak Estatuko hitzarmenetik kanpo uzten dituen arte.